Gizartea -
tráfico
Hiru ibilgailuren arteko istripu batek zenbait kilometroko ilarak sortu ditu A-8an
Bi turismok eta kamoi batek talka egin dute Barakaldon. Bi errei itxi dituzte, eta zenbait kilometroko auto-ilarak sortu dira A-8an, bi noranzkoetan.
eitb.eus
N-637 errepidean, Barakaldon, izandako trafiko istripu batek zenbait kilometroko auto-ilarak eragin ditu A-8an. 13:00etan izan da istripua.
Segurtasun sailak eitb.eus-i esan dionez, bi turismok eta kamioi batek alboz eta aurrez egin dute talka N-637 errepidean, Galdakaoko noranzkoan.
Istripuan bi pertsona zauritu dira, eta Barakaldoko San Eloy ospitalera eraman dituzte.
Bertaratutako larrialdi zerbitzuek bi errei itxi dituzte, eta sortu diren auto-ilarak N-637 errepideaz haratago joan dira. A-8an, hiru kilometro arteko ilarak izan dira Galdakaoko noranzkoan, eta bi kilometro artekoak Kantabriako noranzkoan.