Gizartea -

SEXU-ABUSUAK

Gizon bat atxilotu dute Getxon, adin txikiko bi senideri sexu-abusuak egiteagatik

44 urteko gizona espetxean sartu dute, adin txikikoei sexu-abusuak eta sexu-erasoak egitea leporatuta. Biktimak ahizpak dira.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak 44 urteko gizon bat atxilotu zuen Getxon, adin txikiko bi senideri sexu-abusuak eta sexu-erasoak egitea leporatuta. Biktimak ahizpak dira beren artean.

Izapideak amaitutakoan, atxilotua epaitegiaren esku gelditu zen. Epaileak espetxeratzea agindu zuen.

Maiatzaren 2an emakume batek salaketa aurkeztu zuen Ertzaintzaren aurrean, senide bat adin txikiko bere alabari sexu-abusuak egiten ari zitzaiola esanez. Ikerketan zehar jakin ahal izan zenez, gaur egun adinez nagusi den salatzailearen beste alaba bat ere atxilotuaren biktima izan zen. Hala ere, mehatxuak tarteko, orduko hartan ez zioten inori gertaturikoa kontatu.

Gauzak horrela, atzo goizeko lehen orduan eta beharrezko egiaztapenak egindakoan, 44 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak, sexu-abusu eta sexu-eraso delituak leporatuta.

_______________________

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak edota deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Getxo bideoak Bizkaia Delituak argazkiak Gizartea Albisteak Gaur Albisteak Mundu matxista Eraso sexualak gaur