Gizartea -

Bizkaia

Gaztelugatxerako sarbidea mugatu egingo dute, eskailerak konpontzeko lanak direla eta

Lanek hilabete inguru iraungo dute, eta, denbora horretan, 10:00etatik 20:00etara baino ezin izango dira erabili eskailerak, langileen ikuskaritzapean.

Gaztelugatxe. Argazkia: Julen Iturbe
Gaztelugatxe.
Gaztelugatxe. Argazkia: Julen Iturbe

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaztelugatxeko San Juan ermitarako sarbidea mugatu egingo dute, irlatxora doazen eskailerak konpontzeko lanak direla eta. Bizkaiko Foru Aldundiak ohar baten bidez jakitera eman duenez, lanek hilabete inguru iraungo dute.

Aldi horretan, 10:00etatik 20:00etara baino ezin izango dira erabili eskailerak, langileen ikuskaritzapean. Foru Erakundeak jarriko ditu langile horiek, igotzeko eta jaisteko fluxuak kontrolatzeko. Ordutegi horretatik kanpo, erabat itxita egongo da ermitarako sarbidea.

Gaztelugatxeko San Juan ermitarako bidean, zubian eta eskaileretan egiten ari diren lanen xedea da enklabe horren ondoko ezpondan hautemandako harkaitzezko gune ezegonkorrak sendotzea.

Aurreikuspenen arabera, hilabete beharko da lanak egiteko, baina epe zehatza “baldintza meteorologikoen araberakoa” izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Zer gertatu da gaur Bizkaian? Turismoa Euskadi berriak EAE albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Gaztelugatxe gaur