Gizartea -

Polizia Nazionala

Lekukoei mehatxu egiten zien talde bat desegin dute Nafarroan

Desegindako taldeak mehatxuak egiten zizkien prostituzioan jarduteko Afrikatik ekarritako emakumeei zein senitartekoei, horiek epaiketetan deklaratu ez zezaten.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak giza trafikoari lotutako Saharaz hegoaldeko talde bat desegin du Nafarroan, atzerritarren eskubideen kontrako delituak eta talde kriminaleko kide izatea leporatuta.

Polizia Nazionalak agiri batean jakinarazi duenez, orain urte batzuk, talde antolatu bateko kideak atxilotu zituen Espainiako hainbat lurraldetan, Afrikatik etorritako emakumeak prostituitzera behartzen baitzituzten.

Taldea nazioarte mailan jarduten zen, baina Afrikatik gidatzen zuten. Emakumeak Europara ekarri eta prostituzioan aritzera behartzen zituzten, baita adingabeak ere.

Desegindako taldeak mehatxuak egiten zizkien emakume zein senitartekoei, horiek epaiketetan deklaratu ez zezaten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Epaiketak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak