Gizartea -

Iragarpena

Eguraldi eguzkitsua eta egonkorra nagusituko da aste honetan

Dena dela, badirudi ostiraletik aurrera giro ezegonkorra nagusituko dela. Asteburura begira, hoztu egingo du eta tarteka zaparradaren bat edo beste botako du.

Eguraldiaren iragarpena. Argazkia: EiTB
Eguraldiaren iragarpena, 2019ko maiatzaren 13tik 19ra arteko astean.
Eguraldiaren iragarpena. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datozen egunetan tenperaturek gora egingo dute, eta udaberri giroa nagusituko da, Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak iragarri duenez. Antizikloiaren eraginpean jarraituko dugunez, astelehenetik aurrera eguraldi eguzkitsua eta egonkorra izango dugu.

Astelehenean, eguneko lehen orduetan hotz egingo du, barnealdean bereziki. Tenperatura minimoak 5 ºC baino baxuagoak izango dira goizean, baina ipar-ekialdeko haizearekin jarraituko dugunez tenperatura igo ezinik ibiliko da. Hala, eguneko tenperatura beroenak 18-21 ºC artekoak izango dira, zertxobait altuagoak Araba eta Nafarroa hegoaldean.

Hego Euskal Herriko hiriburuei dagokienez, Bilbon, 9 ºC espero dira gutxienez eta 19 ºC gehienez. Donostian, berriz, tenperaturak 7-18 graduren artean ibiliko dira. Gasteizen, hotz esnatuko da eguna, eta tenperatura minimoa 3 ºC ingurukoa izatea espero da. Eguneko tenperatura maximoak, aldiz, 21 ºC artean ibiliko dira. Iruñean, 6 eta 23 graduren artean ibiliko dira tenperaturak.

Astearteari begira ez da aldaketa handirik espero. Izan ere, giro egonkorrarekin jarraituko dugu eta zerua oskarbi agertuko da. Ipar-ekialdeko haizea nabarituko dugu eta tenperaturan ez da aldaketa handirik izango, baina baliteke barnealdean pixka bat igotzea, Euskalmetek iragarri duenez. Dena dela, egunsentia freskoa izango da berriz ere.

Asteazkenean zeru urdinekin jarraituko dugu, baina tenperaturek poliki behera egingo dute, eta baliteke egunean zehar goi-hodeiak agertzea. Dena dela, giro eguzkitsua nagusituko da.

Osteguneko tenperatura minimoak 19 gradu ingurukoak izango dira zenbait tokitan, eta maximoak 23 gradura heldu daitezke. Eguzkia doanean giro freskoa nabarituko da.

Ordutik aurrera, eguraldiak okerrera egingo duela iragarri du Euskal Meteorologia Agentziak. Ostegunean, hodeiak gurera sartzen hasiko dira egunaren amaieran, eta badirudi ostiraletik aurrera giro ezegonkorra nagusituko dela. Asteburura begira, hoztu egingo du eta tarteka zaparradaren bat edo beste botako du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Donostiako informazioa Iruñea gaur Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaurko albisteak Gipuzkoa Nafarroa gaur Araba Turismoa Euskadi albisteak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Bilbao Gizartea Albisteak Gaur Gasteiz berriak Albisteak