Gizartea -

ARABA

75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta saiakera batean

Antza denez, bi gazte emakumearen Hortaleza kaleko atarian sartu dira lapurreta egiteko asmoz. Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.

Biktimak erasoa jasan duen ataria. EiTBren bideo batetik hartutako irudia
Biktimak erasoa jasan duen ataria
75 urteko emakume bat larri zauritu dute Gasteizen, lapurreta saiakera batean

1:18

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

75 urteko emakume bat zauritu zuten atzo Gasteizen, horren etxeko atarian izandako lapurreta saiakeran bi gizon gaztek bortizki egin zioten erasoan.

Erasoa 16:30 inguruan gertatu zen Aranbizkarra auzoko Hortaleza kalean.

Antza denez, bi gazte atarian sartu ziren emakumeari poltsa lapurtzeko asmoz. Erasotzaileekin izandako borrokan, hainbat kolpe jaso zituen, eta odoljarioa eragin zioten.

Emakumea bere kabuz joan zen Santiago Ospitalera, eta bertan ospitaleratu zuten, egoera kritikoan.

Ertzaintza erasotzaileen bila ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Delituak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gasteiz Gaurko azken ordukoa