Gizartea -

Bizkaia

Markina-Xemeinen izandako auto-harrapaketa baten lekuko bila ari dira

Asteazken arratsaldean izan zen istripua, BI-633 errepidean. Gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, hainbat traumatismorekin. Gidariak ihes egin zuen.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintza lekuko bila ari da, asteazken arratsaldean BI-633 errepidean izandako auto-harrapaketa argitzeko. Markina-Xemeinen izandako istripu horretan, auto gidari batek bizikletan zihoan gazte bat harrapatu zuen, eta tokitik ihes egin zuen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ostegun honetan jakitera eman duenez, istripua atzo arratsaldean jazo zen, 17:30 aldera, herriko eskola publikoaren parean.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko, gorri koloreko Peugeot markako auto gidari batek bizikletan zihoan gazte bat harrapatu zuen, Durangorako norabidean. Alabaina, gidariak aurrera jarraitu zuen, autotik irten gabe.

Gaztea Galdakaoko Ospitalera eraman zuten, hainbat traumatismorekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak errepideetan Gaurko albisteak Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Harrapatzeak Markina-Xemein Lea-Artibai eskualdea