Gizartea -

81. urteurrena

Ezkaba mendiko gotorlekuan preso egon zirenei urteroko omenaldia egin diete

Aurten, 81 urte bete dira 795 presok frankismoaren jazarpenetik ihes egitea erabaki zutenetik. Alabaina, hiruk bakarrik lortu zuten muga gainditu eta askatasuna berreskuratzea.

Ezkaba mendiko gotorlekuan preso egon zirenei urteroko omenaldia egin diete. EiTB
Ezkaba mendiko gotorlekuan preso egon zirenei urteroko omenaldia egin diete. EiTB
Ezkaba mendiko gotorlekuan preso egon zirenei urteroko omenaldia egin diete. EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Igande honetan, urteroko ekitaldia egin dute Iruñeko Ezkaba mendiko San Cristobal gotorlekuaren sarreran, 1934. eta 1945. urte artean preso egon zirenak oroitzeko. Azken urteetako ohiturari jarraituz, lore-eskaintza egiteaz gain, bertaratutakoak barruan mezu bat daraman botila bana eraman dute, ekitaldiaren amaieran elkartrukatzeko.

Aurten, 81 urte bete dira 795 presok frankismoaren jazarpenetik ihes egitea erabaki zutenetik. Alabaina, hiruk bakarrik lortu zuten muga gainditu eta askatasuna berreskuratzea. 200 mendian barrena ihesean zirela hil zituzten. Gainerakoak berriro atxilotu.

Hala, Txinparta Memoria Elkarteak antolatuta, Iruñeko San Cristobal gotorlekuan preso egon zirenei omenaldia egin diete gaur herritarrek, Ezkaba mendian gertatutakoa berriz ez errepikatzen lagunduko duelakoan.  

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñeko bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Frankismoa albisteak Memoria Historikoa