Gizartea -

Ekitaldia

Gernikako Bonbardaketaren 74. urteurrena ospatu dute Batzar Nagusietan

Gaurko ekitaldian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Ana Madariaga Bizkaiko Batzar nagusietako presidenta izan dira, besteak beste.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak 1936 eta 1937 urteen artean bonbardatuak izan ziren 34 herrietako ordezkariak bildu ditu gaur Gernikako Batzar Nagusietan, martxoan Durangon egin zuen bezala.

Gaurko ekitaldia ‘Gernika-Bizkaia 1937-2010. 75 urte oroituz’ egitasmoaren barruan kokatzen da. Bizkaia osoan erasoan jasan zituzten 34 herriek haien ekarpenak emango dizkiete Bizkaiko Foru Aldundiak martxan jarritako documental honi.

Gaurko ekitaldian, Jose Luis Bilbao Bizkaiko diputatu nagusia eta Ana Madariaga Bizkaiko Batzar nagusietako presidenta izan dira, besteak beste.

Gernikako bonbardaketaren 74. urteurrena datorren asteartean, hilak 26, izango da. Gaurko ekitaldian, Gernika, Munitibar, Zeberio eta Galdakaoko zenbait lekukok ere hartu dute parte, aireko erasoak pairatu baitzituzten Espainiako Gerra Zibilean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea