Gizartea -

Eguraldiaren iragarpena

Hauteskunde egunerako prezipitazio txikiak espero dira

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, astebururako euria eta zeru-hodeitsuak aurreikusten dira; batez ere, isurialde atlantikoan. Igandean, eguraldiak hobera egingo du.

Prezipitazio txikiak egongo dira asteburuan. Argazkia: EFE
Prezipitazio txikiak egongo dira asteburuan. Argazkia: EFE
Prezipitazio txikiak egongo dira asteburuan. Argazkia: EFE

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak maiatzaren 24, 25 eta 26rako iragarpena egin du. Eguraldia aldatu egingo da.

Ostiralean, maiatzaren 24an, hasiko da aldaketa. Izan ere, tenperaturak nabarmen jaitsiko dira, 15 eta 18 ºC bitartekoak izango baitira. Ipar eta ipar-mendebaldeko haizeak hodeiak eta zaparradak sartuko ditu itsasaldetik. Euria egingo du tarteka, eta txikia izango da egunez, bereziki, goizaldean.

Larunbatak giro bera jarraituko du. Iparreko eta ipar-mendebaldeko haize ahul-bizia ibiliko da eta zeru hodeitsua izango da, batez ere Gipuzkoan. Euskadiren hegoaldean, euri gutxi egingo du.

Igandean, hauteskunde egunean, eguraldiak hobera egingo duela aurreikusten du Euskalmetek. Hala ere, isurialde atlantikoan eta Gipuzkoan ez du guztiz atertuko. Prezipitazio ahulak izango dira, eta tarteka agertuko dira. Araban, ostera, ez du euririk egingo, eta Bizkaian, arratsalderako guztiz atertu dezake.

Tenperaturei dagokienez, 15 eta 20 ºC bitartean mantenduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hauteskundeak Ekaitzak