Gizartea -
Igandean ospatuko dute
PSE: 'Erradikalena zein den ikusteko lasterketa da Aberri Eguna'
Bestalde, Joseba Egibarren ustez "Euskadi ez da bere nortasuna ziurtatzea behar duen paperik gabeko nazioa"; ondorioz, "nazioa dela onartu behar dute", baita "erabakitzeko eskubidea" ere.
Erredakzioa
Txarli Prieto Arabako PSEko idazkari nagusiaren hitzetan, Aberri Eguna "abertzaleen arteko lasterketa da, guztien artean erradikalena edo independentistena zein den erakusteko".
Radio Euskadiri egindako adierazpenetan, igandeko Aberri Egunak ez duela "euskal gizartea ordezkatuko" esan du Prietok, "egindako deialdi batean ere ez". "Ez du ezta abertzaletasunaren osotasuna ordezkatuko".
PSEko kidearen ustez, igandekoa "zatiketaren Aberri Eguna da", izan ere, eta bere azalplenen arabera, "parte hartu nahi dutenek 300 edo 400 kilometro egin behar dituzte".
Egibar: "Euskadi nazioa dela onartu behar dute"
Bestalde, Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidenteak esan duenez, "Euskadi ez da bere nortasuna ziurtatzea behar duen paperik gabeko nazioa"; ondorioz, "nazioa dela onartu behar dute", baita "erabakitzeko eskubidea" ere, "herriaren existentziari atxikita doalako".
Agintari jeltzalearen hitzetan, "euskal nazioaren defentsa izan da Euskadi aurre egitera eraman duena", nahiz eta Estatutua bete gabe egon, izan ere, "euskal eta kataluniar nazioen defentsarik gabe, hauek ez luketeelako autonomia estatutu berezia izango".
Udalbiltza: "Behin betiko baketik gertu"
Udalbiltzarentzat, 2011ko Aberri Egunaren ospakizuna "behin betiko bakea" inoiz baino gertuago dagoenean iritsi da, eta "alderdi abertzale guztien artean idarkeria tea politika uztartzearen alde egiten duenuik ez dagoenean". Gainera, igandean "ETAren mehatxuek eta inposizioek lekurik ez" dutela izango azpimarratu dute, "Estatuak abertzaletasuna ezeztatzeko aitzakia kenduz".
Aberri Egunaren harianb egindako adierazpen publikoan, Udalbiltzak EAEko, Nafarroako eta Iparraldeko "euskal herritarren indarrak batzeko" deia egin du autodeterminazioaren eskubidearen alde egiteko.