Gizartea -

Tripolin da

Manu Brabo argazkilariak espetxean, baina onik dagoela adierazi du

Familiak hiru aste ezer jakin gabe igaro ostean, Brabok aitarekin hitz egin du telefonoz eta "onik" dagoela eta "tratu txarrik edo antzekorik" jasan ez duela baieztatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Manu Brabo argazkilariak familiarekin hitz egin du Libian desagertu zenetik lehenengoz eta baieztatu egin du "onik" dagoela eta Armadaren presondegi batean dela, beste kazetari batzurekin batera.

Braboren familiak hiru aste daramatza haren berririk izan gabe, zehatz-mehatz, aurreko apirilaren 5etik. Manuel Varela argazkilariaren aitak egin du berba berarekin.

"Tratu txarrik edo arazorik izan duen galdetu diot eta ezetz esan dit, beste kazetari batzurekin Armadaren espetxe batean zegoela, eta haien artean hitz egiten ari zirela, animoak ematen. Gainera, ondo elikatuta dago. Gauza gutxi gehiago", esan du aitak.

Duela hiru egun Varelak apur bat "ixaropentsu eta baikor" sentitzen zela esan zuen, Libiako Gobernuak esan ostean Brabo ez dagoela bere eskuetan eta, egotekotan, "ondo zaiduko luketela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea