Mundua -
Guda Libian
Manu Brabo argazkilari espainiarra, desagertuta Libian
Beste hiru kazetarirekin batera desagertuta dago astelehenetik, EFEk egiaztatu ahal izan duenez. Argazkilari asturiarrak Gara egunkariarekin kolaboratzen zuen.
Erredakzioa
Manuel Varela de Seijas Bravo argazkilari espainiarra eta hiru lankide desgertuta daude astelehenetik, EFEk egiaztatu ahal izan duenez.
Argazkilaria gerraren berri emateko joan zen Libiara.
''Manu Brabo'' ezizenarekin ezaguna da Manuel Varela argazkilaria. Bengasiko hotel batean eman ditu azken egunak, matxinoen hiri nagusia. Beste kazetari asko ere bertan daude, baina astelehenetik ez dute Manuel Varelaren berririk izan.
Gijonen 1981. urtean jaioa, urteak eman ditu "''freelance'' lanak egiten, nazioarteko hainbat hedabideetarako lanean. Israel eta Palestina arteko gatazka eta Haitiko lurrikara landu ditu, besteak beste.
Martxoan Libiara joan zen, EPA albiste agentziarekin lan egiteko. Espainiari eta Amerikari argazkiak bidaltzen zizkion, tartean Efe agentziari. New York Times egunkariko segurtasun arduradun Vanguardiako kazetari bati azaldu dionez, iragan asteartean lau kazetariak atxilotu egin zituzten, Gadafiren aldekoek Brega eta Ajdabiya arteko errepidea eraso egin zutenean. Segurtasun arduradunak atxiloketak ikusi egin zituen, atzetik zihoan beste ibilgailu batetik, Efe agentziari azaldutakoaren arabera.
Iturri berdinaren arabera, Gadafiren aldeko soldatuek argazkilari espainiarra eta beste hiru argazkilariak atxilotu zituzten, AEBetako gizon bat eta Hegoafrikako bigarren bat. Argazkilarien ibilgailua erre egin zuten.