Gizartea -

Bermeo

21 urteko gazte bat atxilotu dute, Bermeon bi edukiontziri su emateagatik

Atxilotutako gaztea ikertzen ari da Ertzaintza, apirilaren 28az geroztik jazotako beste lau gertakarirekin zerikusia duelakoan.

21 urteko gazte bat atxilotu dute, Bermeon bi edukiontziri su emateagatik
21 urteko gazte bat atxilotu dute, Bermeon bi edukiontziri su emateagatik
Queman 16 contenedores en las últimas tres semanas en Bermeo

2:12

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

21 urteko gazte bat atxilotu dute Ertzaintzak eta Bermeoko Udaltzaingoak, maiatzaren 8an Bizkaiko aipatu udalerrian bi edukiontziri su emateagatik. Suak edukiontzietatik gertu zeuden hiru ibilgailu kaltetu zituen, baita eraikin baten aurrealdea ere, Bermeoko Udaleko iturriek jakitera eman dutenez.

Hasiera batean duela hogei egun inguru gertatutako erasoengatik ikertu zuten atxilotua, baina agenteek ikerketa zabaltzea erabaki dute, atxilotutako gazteak apirilaren 28az geroztik jazotako antzeko zenbait gertakarirekin zerikusia duelakoan.

Hain zuzen ere, astelehenean atxilotu zuten 21 urteko gizona, Bermeon bertan. Esan bezala, bi edukiontziri su ematea egotzi diote.

"Alarma soziala"

Bermeoko Udalak esan duenez, gertatutakoak "alarma soziala" eragin du ¿herrian. Horregatik, ohi baino ertzain eta udaltzain gehiago ari dira lanean azkenaldian, erasoen egileak bilatze aldera.

Lehenengo ikerketei esker, maiatzaren 8an gertatutakoa ebatzi dute. Orain, atxilotuak apirilaren 28ko eta maiatzaren 19ko gertakariekin zerikusirik duen ondorioztatu beharko dute, "egun horietan, erasoak jazo ziren lekutik hurbil baitzebilen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bermeo Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak