Gizartea -

Haurtzaroa

Sexu-abusuen biktimak artatzeko 'leihatila bakarra' martxan jarriko du Basaurik

Adingabe horiek artatzeko neurri-sorta onartu du Udalak, herriko entrenatzaile baten aurka aurkeztutako bost salaketen ondotik.

Basauri (Bizkaia). Argazkia: Inocencio Goikuria Iturriotz
Sexu-abusuen biktimak artatzeko 'leihatila bakarra' martxan jarriko du Basaurik.
Adin txikikoen abusuen kontrako zerbitzua egongo da Basaurin

1:29

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Haurtzaroan sexu-abusuak jasan dituzten biktimak artatzeko "leihatila bakarra" martxan jarriko du Basauriko Udalak.

Adingabe horiek artatzeko neurri-sorta onartu du Udalak, herriko entrenatzaile baten aurka aurkeztutako bost salaketen ondotik. Duela hiru hamarkada ustez egindako abusuak dira.

Neurrien artean, abusuak prebenitzeko programa bat. Porque Ya No Me Callo plataformarekin adostu dituzte neurriak.

Ekimenak talde politiko guztien babesa izan du. Udalak erasoak salatzera animatu ditu herritarrak, nahiz eta biktimek "esfortzu emozional ikaragarria" egin behar. Horregatik, biktimei elkartasuna adierazi die Udalak.

Gizarte zerbitzuetako langileak trebatuko ditu Udalak, "leihatila bakarra" artatu ahal izateko.

Biktimen eta Udaleko beharginen arteko harremana errazteko, Udalak telefono zenbaki (944666348) bat eta Whatsapp-a (688731509) jarri ditu martxan, baita posta elektronikoa (abusurikez@basauri.eus) ere.

Udalak lehen balorazio bat egin ondoren, abusuak jasan dituzten pertsonak Eusko Jaurlaritzako zerbitzuaren esku utziko dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauri Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Umeak Sexu erasoak