Gizartea -

HERRI GALDEKETA

Gorenak atzera bota du Basauriko galdeketaren aurkako helegitea

Basauri Berroneratzeko Planari buruzko herri-galdeketa 2017ko abenduaren 17an egin zen eta Estatuko Abokatutzak errekurtsoa jarri zuen.

Basauri. Argazkia: Inocencio Goikuria
Basauri
Basauri. Argazkia: Inocencio Goikuria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenak ez du tramitera onartu Estatuko Abokatutzak Basauriko herri-galdeketa baten aurka, Espainiako Gobernuari baimena ez eskatzeagatik, jarritako helegitea. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak galdeketaren legezkotasuna ebatzi zuen.

Lehen instantzian, Bilboko epaitegi batek Basauri Berroneratzeko Planari buruzko herri-galdeketa geldiarazi zuen. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bere iritzia eman bitartean, Udalak baimena eskatu zion Ministro Kontseiluari. Azken horrek baimena eman zion eta azkenean herri-galdeketa 2017ko abenduan egin zen.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, bigarren instantzian, galdeketa legezkoa zela ebatzi zuen. Euskadiko Toki Erakundeei buruzko Legearen arabera, gisa horretako galdeketak egiteko ez da Espainiako Gobernuaren baimena behar. Horren ondotik, Estatuko Abokatutzak Auzitegi Gorenera jo zuen.

Auzitegi Gorenak, ostera, orain hartu du gaiari buruzko erabakia. Azkenean ez du tramitera onartu Estatuaren helegitea, arau-hausterik egin dela frogatu ez dela iritzita. Basauriko Udalak ohar batean adierazi duenez, Gorenak bere erabakiarekin Udalaren ekinbidea babestu du eta doktrina ezarri du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Basauriko argazkiak Auzitegi Gorena bideoak Gizartea albisteak Albisteak Gaur Albisteak EAEko Justizia Auzitegi Nagusia