Gizartea -

Achucarro Basque Center

AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioako Achucarro zentroan

Laguntza hori Achucarro zentroko programaren aldeko aintzatespena da, eta horri esker, 143.000 dolar gehiago izango dituzte, gaixotasun horrekin lotutako ikerketa garatzeko.

AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioan. Argazkia: Ikerbasque
AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioako Achucarro zentroan
AEBko Alzheimer Elkarteak ikerketa bat finantzatuko du Leioan. Argazkia: Ikerbasque

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Leioako Achucarro Basque Center for Neuroscience ikerketa zentroan lanean diharduen Jimena Baleriola Gómez de Pablos doktore eta Ikerbasqueko ikertzaileak Estatu Batuetako Alzheimer Elkarteak urtero ematen dituen laguntzetako bat jaso du. Erakunde horrek xede du alzheimerrak kalteturiko pertsonei laguntzea.

Puntako ikerketan diharduten mundu osoko beste zentro eta laborategi batzuekin lehian lortutako laguntza Achucarro zentroko ikerketa programaren aldeko aintzatespena da, eta horri esker, ondorengo urteetan, 143.000 dolar gehiago izango dituzte, gaixotasun horrekin lotutako ikerketa ildo berri bat garatzeko.

Proiektua

Komunikazio zelularrean esku hartzen duten neuritak izeneko luzapenak dituzte neuronek. Garunean gaixotasunen bat gertatzen denean, neuritek organo horrentzat kaltegarriak diren molekulak detektatzeko gaitasuna dute; adibidez, alzheimer gaixotasunaren garapenarekin lotuta dagoen beta-amiloide peptidoa. Garunean dagoenean, peptido horrek aldaketa lokalak eragiten ditu neuritetan, eta aldaketa horiek gorputz neuronalera (soma) hedatzen dira, zenbait kasutan, gainera, neuronen heriotza eragiten dute.

Proiektu honen bitartez, zehatz-mehatz ezagutu nahi dute neuritetan gertatzen diren aldaketa lokalak neuronak berak erregulatzen ote dituen edo neuronalak ez diren garuneko zelulek ere (glia) prozesu horretan parte hartzen duten.

Esandakoa egiaztatuz gero, zehaztasun osoz ulertu ahal izango dugu nola hiltzen diren neuronak alzheimerren gaixotasunaren ondorioz, kalte hau saihestu edo arintzeko estrategia terapeutikoak bilatzeko aukera erraztuz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EHU Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak Zientzia albisteak Alzheimerraren sintomak