Gizartea -

Eguraldia

Abisu horia ezarri dute kostaldean eta Bizkaian, haizeagatik

Bizkaiko mendialdean izango dira haize-bolada handienak. Hain zuzen, orduko 90-100 kilometroko boladak izango dira bertan, iragarpenaren arabera. Halaber, abisu horia egongo da indarrean olatuengatik.

Abisu horia ezarri dute haizeagatik EAEn, ostegun eta ostiralerako. EFEren artxiboko irudia
Abisu horia ezarri dute haizeagatik EAEn, ostegun eta ostiralerako
Abisu horia ezarri dute haizeagatik EAEn, ostegun eta ostiralerako. EFEren artxiboko irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak abisu horia ezarri du gaurko kostaldean eta Bizkaian olatu handiak eta haizea espero baitituzte. Mendebaldean izango dira haize-bolada handienak. Hain zuzen, orduko 90-100 kilometroko boladak iragarri dituzte mendialdean, eta orduko 70 kilometrokoak gainerako tokietan.

Gaur, 00:00etatik 09:00etara ezarriko dute abisu horia Bizkaian. Haizeak hego-ekialdetik joko du, orduko 90-100 kilometroko boladak izango dira mendialdean. Gainerako tokietan, 70 km/h-ko haize-boladak neurtuko dituzte, aurreikuspenen arabera.

Bestalde, Arabako eta Gipuzkoako mendi inguruetan 80-90 km/h-ko abiadura hartuko dute haize-boladek, eta 60 km/h-koa gainerako lekuetan.

Haizeari dagokion abisu horia 09:00etatik 15:00etara egongo da indarrean kostaldeko haizeguneetan. Mendebal/ipar-mendebaldeko haize-boladak 90-100 km/h ingurukoak izan daitezke kostaldeko haizeguneetan.

Haizeagatik ez ezik, itsasaldeko arriskuagatik ere ezarri dute abisu horia gaurko, 09:00ak eta 24:00ak bitartean, 3 metrorainoko olatuak espero baitira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak