Gizartea -

Iruzurra

Lidl supermerkatuen izenean iruzur egiten dabiltza ohartarazi du Ertzaintzak

Sari bat lortu duela aitzakiatzat hartuta, datu pertsonalak eskatzen dizkiote iruzurgileek biktimari, telefono bidez, eta ordainpeko online jokoetarako erabiltzen dituzte.

CCO lizentzia duen irudia
CCO lizentzia duen irudia
CCO lizentzia duen irudia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lidl supermerkatu katearen izenean Euskadin egiten ari diren iruzurrez ohartarazi ditu herritarrak Ertzaintzak. Iruzurgileak mezu edo dei bidez jartzen dira biktimarekin harremanetan. Sari bat lortu dutela jakinarazten diote, eta aitzakia horrekin, datu pertsonalak eta kreditu txarteleko datuak eskatzen dizkiote, ordainpeko online jokoetan erabiltzeko.

Ohar batean, Ertzaintzak gomendatu du, zalantza izatekotan, informazio pertsonalik ez ematea eta aurretiaz eskaintza egiten duen enpresa kontsultatzea. Era berean, susmagarria den dei edo mezu bat jasoz gero, salaketa jartzea aholkatu du.

Azkenaldian, Ertzaintzak lau salaketa jaso ditu: Donostian, Gasteizen eta Getxon. Horietan guztietan Lidl supermerkatuen izenean egin zuten iruzurra. Litekeena da kasu gehiago ere egotea.

Esan bezala, SMS bat bidalita edo dei bat eginda, opari bat lortu duela jakinarazten dio iruzurgileak biktimari. Ondoren, datu pertsonalak eta kontu korronteari buruzko informazioa eskatzen dio, opariaren bidalketa gastuetarako behar dituela arrazoituta. Azkenik, informazio hori ordainpeko online jokoetan harpidetzeko erabiltzen du. Maula horietako batzuk telefono zenbaki hauetatik egin dituzte: 647783929 y 647784194.

2015an hasi ziren Estatuan mota horretako iruzurrak egiten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Getxo Euskal Autonomia Erkidegoa Delituak Iruzurrak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Supermerkatuak