Gizartea -
IKERKETA, ZABALIK
Bi gizonezkoren gorpuak erreskatatu dituzte Bermeoko eta Getxoko uretan
Iristeko erraza ez den inguru batetik paseoan ari ziren pertsona batzuk topatu eta abisua eman zuten atzo Bermeon. Getxon, berriz, Arrigunagako hondartzan aurkitu dute.
EITB.EUS
Bi gizonezkoren gorpuak aurkitu dituzte azken orduotan Getxoko eta Bermeoko uretan, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Goizeko hamaikak baino lehentxeago, pertsona batek larrialdi zerbitzuei abisatu die Arrigunagako uretan, Getxon, gorpu bat aurkitu duela eta.
Gurutze Gorria, suhiltzaileak eta Ertzaintza bertaratu dira gizonezkoaren gorpua uretatik atera eta identifikatzeko.
Atzo, berriz, 21:00ak aldera, Bermeoko portuko haitz eremuan beste gizonezko baten gorpua erreskatatu zuten.
Hilotza iristeko zaila den eremu batean zegoen, eta Ertzaintzaren helikopteroa erabili behar izan zuten uretatik ateratzeko. Bilboko auzitegi-medikuen esku utzi zuten identifikazioa, eta Ertzaintzak ikerketa jarri du abian.