Gizartea -

Erasoa

Hil egin da Donostian jipoitu zuten Errenteriako bizilaguna

Erasoa igandea goizean gertatu zen eta Ertzaintza erasotzaileren bila dabil. 61 urteko gizona Donostia Ospitalean hil da arratsalde honetan.

Donostiako Mirakruz kalean gertatu zen erasoa. Argazkia: EiTB
Donostiako Mirakruz kalean gertatu zen erasoa.
Donostiako Mirakruz kalean gertatu zen erasoa. Argazkia: EiTB

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arratsalde honetan hil da joan den igandean Donostian jipoitu zuten Errenteriako bizilaguna.

Erasoa goizeko 10:00ak aldera gertatu zen, Gros auzoan. Udaltzaingoa bertaratu zenean, lurrean botata eta odoletan topatu zuten 61 urteko gizona.

Donostia Ospitalera eraman zuten, larri, eta garun-heriotza egoeran egon da, gaur arratsaldean zendu den arte.

Ertzaintza erasotzailearen bila dabil eta, Udaltzaingoarekin batera, gertakaria ikertzen ari da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia Delituak bideoak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria Albisteak Donostia Ospitalea Erailketak albisteak Donostiako Gros auzoa