Gizartea -

Hondarribia

Alarde Fundazioarekin hitz egiteko prest agertu da Jaizkibel Konpainia

Elkarrizketak abiatzeko bi baldintza jarri ditu: bitartekaria bi aldeek adostea eta alardearen gatazkari konponbide adostua ematea.

Jaizkibel Konpainiaren desfilea, 2018ko alardean. Artxiboko argazkia: EFE
Jaizkibel Konpainiaren desfilea, 2018ko alardean.
Jaizkibel Konpainiaren desfilea, 2018ko alardean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hondarribiko alardearen gatazka konpontzeko asmoz, Jaizkibel Konpainia prest agertu da Alarde Fundazioarekin "mahai baten bueltan esertzeko" eta elkarrizketaren bideari ekiteko, Facebooken duen orrialdean argitaratutako adierazpen baten bidez jakinarazi duenez.

Horrenbestez, Fundazioak otsailean egindako eskaintza onartu du Jaizkibel Konpainiak, elkarrizketa prozesua Hondarribian bertan egitea, hain zuzen ere.

Halaber, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitz egiteko prest ere badagoela esan du Jaizkibel Konpainiak.

Alabaina, edozein elkarrizketa mahaitan parte hartzeko bi baldintza bete behar direla azpimarratu du: batetik, elkarrizketetan parte hartuko duen bitartekariak "Jaizkibel Konpainiaren eta Alarde Fundazioaren onespena" izan behar du, eta, bestetik, "alardearen gatazkari konponbide adostua" eman behar zaio.

Iazko iraileko alardean istilu handiak izan ziren, azken urteotako larrienak. Jaizkibel Konpainiaren desfilean plastiko beltzak, mehatxuak eta irainak izan ziren. Ertzaintzak hainbat pertsonari isuna jarri zien, jazarpena jasan zuten Jaizkibel Konpainiako kideei, besteak beste.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gipuzkoa Hondarribia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Hondarribiko alardea azken ordukoa