Gizartea -

Osakidetza

Gida batek genero indarkeria kasuak kudeatzen lagunduko die osasun arloko langileei

Profesionalek kasu horiek goiz identifikatu eta biktima artatzeko baliabideak bilatu ahal izatea da gida horren helburu nagusia.

Gida batek genero indarkeria kasuak kudeatzen lagunduko die osasun arloko langileei
Gida batek genero indarkeria kasuak kudeatzen lagunduko die osasun arloko langileei
Gida batek genero indarkeria kasuak kudeatzen lagunduko die osasun arloko langileei

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Osasun Sailak eta Osakidetzak osasun arloko profesionalei zuzendutako gida berri bat aurkeztu dute ostiral honetan. Hain zuzen ere, genero indarkeriaren eta sexu erasoen aurrean hartu beharreko jokabidea zehazten du gida horrek.

Profesionalek kasu horiek goiz identifikatu eta biktima artatzeko baliabideak bilatu ahal izatea da gida berriaren helburu nagusia.

Nekane Murga Osasun sailburuak, Izaskun Landaida Emakundeko zuzendariak, Juan Jose Aurrekoetxea Osasun Publikoko zuzendariak eta Maite Paino Osakidetzako lan koordinatzaileak aurkeztu dute gaur goizean.

Gidaren edukia

Esan bezala, gisa horretako kasuen aurrean osasun arloko langileek hartu beharreko jarreraz hitz egiten du gidak. Jarraibide horiek ezberdinak dira testuinguruaren arabera: etxez etxeko arreta, lehen arreta, larrialdiak, ospitalizazioa edo osasun mentala.

Dokumentua bi formatutan argitaratu dute. Alde batetik, Interneten gida osoa dago eskuragai. Egoera jakin batzuen aurrean profesionalek nola jokatu behar duten argitzen du horrek.

Bestetik, 36 orrialde dituen gida arin bat argitaratu dute paperean. Horri esker, erantzun arinak jaso ditzakete langileek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Indarkeria matxista Emakunde Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Matxismoa