Gizartea -
Erasoa
Beste gizon bat atxilotu dute Errenteriako bizilagunaren heriotzarekin lotuta
Gizona ertzain-etxera eraman eta aginte judizialaren esku utziko dute datozen orduotan.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Igandean Donostiako Gros auzoan erasoa jaso eta astelehenean ospitalean hil zen 61 urteko gizonaren kasuari lotuta, beste pertsona bat atxilotu du Donostiako Udaltzaingoak.
Udaltzaingoak jakinarazi duenez, Ertzaintzarekin batera astean zehar abiatutako ikerketari esker egin dute atxiloketa.
Gizona ertzain-etxera eraman eta aginte judizialaren esku utziko dute datozen orduotan.
Bestalde, Ertzaintzak beste gizon bat atxilotu zuen asteazkeneko kasuari lotuta. Ondoren, aske utzi zuten, epaileak hala aginduta.
Jose Luis Lancha 61 urteko errenteriarra astelehenean hil zen, erasoan eragin zizkioten zauri larrien ondorioz.