Gizartea -

Istripua Nafarroan

Motorzale bat larri zauritu da A-15ean, Noainen

Zaurituak 54 urte ditu, eta Iruñekoa da. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Motorzale bat larri zauritu da ezbehar batean, Noainen (Elortzibar). Auto batek eta motorrak talka egin dute 09:10 aldera A15ean, Zaragozako noranzkoan, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.

Zaurituak 54 urte ditu, eta Iruñekoa da. Nafarroako Ospitalera eraman behar izan dute.

PA 31ko bidegurutzetik gertu jazo da istripua. Guardia Zibileko zenbait patruila bertaratu dira. Ezbeharraren ondorioz 1,5 kilometroko auto-ilarak sortu dira. 10:00ak arte arazoak izan dira, ondoren normaltasuna berreskuratu du zonaldeak.

Guardia Zibilak ikerbidea hasi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak A-15 trafikoa Noain Nafarroako Ospitale Gunea