Gizartea -
Epaiketa
Bilbon gizon bat jo zuen Betiseko ultrak zortzi hilabeteko espetxealdia onartu du
Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen prozesatuarentzat. Beste akusatuari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, erasoaren bideoa sare sozialetan zabaltzeagatik.
Agentziak | Erredakzioa
Manuel H.P. Betis futbol taldeko ultrak zortzi hilabeteko kartzela zigorra onartu du osotasun moralaren aurkako delitu batengatik, alde bien arteko akordioa adostu baitute. Bestalde, beste akusatuari sei hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote, erasoaren bideoa sare sozialetan zabaltzeagatik.
Bilboko 2. Zigor auzitegiak goizean epaitu du Manuel H. P., 2017ko apirilaren 27an Bilboko Plaza Barrian gizon bati eraso zion Betiseko ultra, Sevillako taldearen eta Athleticen arteko neurketa bat baino lehen.
Iturri juridikoen arabera, 10:00etan hasi da bista. Fiskalak 18 hilabeteko espetxe zigorra eskatzen zuen prozesatuarentzat, gorroto delitu batengatik.
2017ko apirilaren 27an, Athleticen eta Betisen arteko Ligako neurketa baino lehen, akusatua, 30 urtekoa, Plaza Barriko terraza batean eserita zegoen gizon bati hurbildu zitzaion, "Viva España" (Gora Espainia) oihukatu zion eta "proetarra" zen galdetu zion. Ondoren, garagardo bat bota zion gainetik eta zaplaztekoa eman zion.
Biktimak beste kolpe bat eta ostikada gogor bat saihestu zituen. Erasotzailea biktimaren txakurra ere jo zuen. Manuel H. P.ren delituen historia luzea da, eta ezaguna da ultren artean.