Gizartea -

Uztailaren 10era arte

Imsersoko turismo programan izena emateko epea hasi da

Uztailaren 10era arte egongo da zabalik. Lehenengo aldiz izena ematen dutenek eta inskripzioan aldaketak egin nahi dituztenek baino ez dute jakinarazi behar.

Imserso. Irudia: EiTB.
Imserso.
Imserso. Irudia: EiTB.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Imsersoko turismo programan izena emateko epea irekita dago, ekainaren 25etik uztailaren 10era. 2019-2020 denboraldian erretiratuentzako 900.000 toki izango dira, urrian hasita.

Hiru atal daude: kostalde penintsularreko turismoa, kostalde uhartetarreko turismoa eta barnealdeko turismoa (zirkuitu kulturalak). Osasun, Kontsumo eta Ongizate Ministerioaren arabera, azken ataleko tokiak dira eskatuenak. Beraz, % 7 igo da horien eskaintza.

4, 5, 6, 8, 10 edo 15 egunekoak dira aukerak. Salneurriak bidaiatzeko lekuaren eta luzeraren araberakoak dira. Ordaindurakoaren araberakoa ez den erretiro edo baliaezintasun prestazioaren mailako baliabideak edo gutxiago dutenentzat tokien % 1 erreserbatu dute, prezio erdian. Parte-hartzaileen % 65ek 1.050 euro baino gutxiagoko pentsioa du.

Nola egin eskaera?

Oraindik programa honetan parte hartu ez duten pertsonek eskaera aurkeztu beharko dute.

Lehenago parte hartutakoek soilik datuak aldatu badira jakinarazi beharko dute. Bidaien lehentasunak aldatu nahi badituzte ere esan beharko dute.

Lehenagotik akreditatutako pertsonei eskutitz bidez bidali die informazioa Imsersok. Guztira, programak 2,5 milioi gutun bidali ditu ekainetik.

Aldaketak jakinarazteko edota lehenengo aldiz izena emateko, interesa duten pertsonek gutun bidez, Imserson, Correosen edo beste bulegoetan inprimaki bat aurkeztuz edota Internet bidez egin dezakete. Internet bidez egiteko hiru aukera daude: helbide zehatz baten bidez, Imsersoko Atari Elektronikoan edo telefono mugikorraren bidez QR kodigo bat eskaneatuta.

Ministerioaren arabera, modu telematikoek "oso harrera ona" izan dute. Horrek erakusten du "adinduek gero eta ezagutza zabalagoa dute teknologia berriei dagokienez", eta horien bitartez "hau bezalako kudeaketak egin ditzakete, modu erraz eta eraginkorrean, beharrezkoak ez diren izapideak eta lekualdaketak saihestuz".

Zenbait kasutan "belaunaldien arteko harremanak" garatu direla nabarmendu du ministerioak, senide gazteagoek, "Internet errazago erabiltzen dituztenek", kudeaketa hauetan adinduei laguntzen dietelako.

Informazioa eskatzeko bide hauek jarri ditu Imsersok: 901 10 98 99 telefonoa, buzon@imserso.es helbide elektronikoa eta www.imserso.es webgunea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Pentsioak Oporrak azken ordukoa Bidaiak Adinekoak