Itxi

2019/06/25

12:59

Gizartea

Muturreko tenperaturak

40 ºC-ra heldu dira termometroak Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait tokitan

eitb.eus

Nafarroako Gobernuak, Osasun Kontseilaritzaren bidez, 3 alerta maila (maximoa) edo alerta gorria (arrisku handia) ezarri du Erriberagoitian eta Erriberabeitian.

1:10
Kostaldean beroa jasangarriagoa da
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Estatuko Meteorologia Agentziak eta Euskal Meteorologia Agentziak alerta laranjak aktibatu dituzte, tenperatura altuengatik, Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, gaurtik hasi eta ostiralera bitartean.

Bero handiak enbatak eragin ditu kostaldean, eta hondartzak hustu ditu arratsaldean.

20:00ak aldera Zierbena (Bizkaia) eta Zarautz (Gipuzkoa) bezalako herrietan haize bolada indartsuak izan dira, eta tenperaturak 7 bat gradu behera egin du bat-batean.

Ostegunean, abisu horia aktibatuta egongo da tenperatura altu iraunkorragatik barnealdean egun osoan, eta 12:00etatik 21:00ak arte alerta laranja aktibatuko dute muturreko tenperatura oso altuengatik barnealdean.

Tenperaturak 18/38 gradukoak izan litezke kantauri barnealdean, 28/37 gradukoak iragate-zonan eta 19/39 gradukoak Ebro ondoko eskualdean.

Kostaldean, 19/33 gradukoak izango dira tenperaturak.

Ostiralean, alerta laranja tenperatura altu iraunkorragatik, iragate zonan eta Ebro ondoko eskualdean, egun osoan egongo da aktibatuta, eta 12:00etatik 21:00etara tenperatura altu iraunkorragatik aktibatuko dute bi eskualdeetan.

Maximoak 37 gradukoak izango dira iragate-zonan, eta 39 gradura helduko dira Ebro ondoko eskualdean.

Kantauri barnealdean, maximoak 32 gradu ingurukoak izango dira, eta kostaldean, 25 gradukoak.

Alerta gorria Ebroko Erriberan

Nafarroako Gobernuak, Osasun Kontseilaritzaren bidez, 3 alerta maila (maximoa) edo alerta gorria (arrisku handia) ezarri du Erriberagoitian eta Erriberabeitian, Aemet Meteorologia Agentziak datozen lau egunetarako iragarri duen bero boladagatik.

Datozen lau egunetan 41-43 graduko tenperatura maximoak eta 21 graduz gorako minimoak espero dira eskualdean, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.

Alerta maila gorenak osasunarentzako arrisku handia suposatzen du, batez ere biztanleriako talde zehatzentzat, adingabeak, 4 urtez beherakoak bereziki, haurdunak, 65 urtez gorako pertsonak eta gaixo kronikoentzat.

Horregatik, krisi batzordea deitu dute. Nafarroako Gobernuko arlo ezberdinek (Osasun, Babes Zibila eta Eskubide Sozialak), Gurutze Gorriak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioak eta Tuterako Udalak osatzen dute batzordea.

Beroak gorpuaren funtzioak ez kaltetzeko, gehiegizko beroa saihestea eskatu diote herritarrei.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;