Gizartea -

Eguraldia

Bero itogarria beste egun batez

Orozkon, Zallan edo Arguedasen 40 gradutik gorako tenperaturak izan dira. Nafarroan alarma gorrian segitzen dute; Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan alerta laranja ezarri dute berriro.

Gizon bat, iturri batean freskatzen. Argazkia: EFE
Gizon bat, iturri batean freskatzen.
40 graduak gainditu dira gaur Orozkon, Sodupen edo Zallan

1:52

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bigarren egunez jarraian bero itogarria izan dugu Euskal Herrian. Eguerditik aurrera tenperaturak nabarmen egin du gora.

Bizkaian, Orozko izan da herririk beroena: 44 graduko tenperaturak izan baitituzte. Zallan eta Sodupen ere 40 gradutik gora ibili dira.

Nafarroan, tenperatura maximoak Arguedasen eta Bardeak inguruan neurtu dituzte: 42 gradu. Tuteran 39 gradu izan dira.

Erriberan alarma gorrian jarraitzen dute eta bihar Nafarroa osora zabalduko dute alarma egoera.

Datozen lau egunetan 41-43 graduko tenperatura maximoak eta 21 graduz gorako minimoak espero dira eskualdean, Nafarroako Gobernuak agiri batean jakitera eman duenez.

Euskalmeten iragarpenaren arabera, 36-38 gradu arteko tenperaturak izango dira ostiral honetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hortaz, alerta laranjari eutsiko diote 12:00etatik 21:00etara bitartean.

BIDEOA | Beroaldia Gipuzkoan:

Gipuzkoako barnealdean hondartzarik ez, baina jendeak badaki eguzkiari nola ihes egin
Gipuzkoako barnealdean hondartzarik ez, baina jendeak badaki eguzkiari nola ihes egin
Gipuzkoako barnealdean hondartzarik ez, baina jendeak badaki eguzkiari nola ihes egin

1:41

BIDEOA | Tenperaturak Gasteizen, ostegun honetako lehen orduan:

Tenperatura ez da 21 gradutik jaitsi bart Gasteizen
Tenperatura ez da 21 gradutik jaitsi bart Gasteizen
Tenperatura ez da 21 gradutik jaitsi bart Gasteizen

1:00

BIDEOA | Tenperaturak Iruñean, ostegun honetako lehen orduan:

25 graduko tenperatura zegoen goizeko 08:00tan Iruñean
25 graduko tenperatura zegoen goizeko 08:00tan Iruñean
25 graduko tenperatura zegoen goizeko 08:00tan Iruñean

0:34
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zalla Bero-boladak