Gizartea -

BERO BOLADA

Euskal Herriko bero 'errekorrak': 42,6 gradu Moredan eta 43,1 Bardean

17:00etan 40 gradu zeuden Iruñean, Lizarran, Carrascalen eta Agoitzen; 41 Tafallan eta Sartagudan; eta 42 Tuteran. Laguardian 40,6 izan dira eta Gasteizen ia 40.

40 gradura iritsi dira hainbat herri Arabako eta Nafarroako hegoaldean gaur.
40 gradura iritsi dira hainbat herri Arabako eta Nafarroako hegoaldean gaur.
40 gradura iritsi dira hainbat herri Arabako eta Nafarroako hegoaldean gaur.

Agencias | Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Asteazkenetik gainean izan dugun bero bolada azken txanpan sartu da larunbat honetan, baina azken txanpa hori ere gogorra izan da, alerta gorena ezarri baitute Arabako zein Nafarroako hegoalderako.

Nafarroan alerta gorria jarri zuten gaurko, Ebro Erriberan 43 gradura arteko tenperaturak espero zirelako eta bete-betean asmatu dute iragarpenek.

Nafarroako Gobernuak emandako datuen arabera, 17:00etan 40 gradu zeuden Iruñean, Lizarran, Carrascalen eta Agoitzen, esate baterako; 41 Tafallan eta Sartagudan, eta 42 gradu Tuteran. Bardean 43,1 gradura igo dira termometroak.

Araban, berriz, 42,6 gradukoa izan maximoa Ebro ibar inguruan.

Euskalmetek emandako datuen arabera, 42,6 gradu izan da tenperatura maximoa Moredan, 40,6koa Laguardian, 39,7koa Espejon eta 39,4koa Gasteizen eta Kanpezun.

Bizkaia zein Gipuzkoa hegoaldean termometroak ez dira 30-35 gradutik igo eta kostaldean "fresko" ere egon da. 17:00etan 19na gradu zeuden, esate baterako, Bilbon eta Donostian.

Bihar jaitsi egingo dira tenperaturak, baina Ebro inguruetan abisu horia izango da 36 gradu inguruko tenperaturak espero direlako.

Hildakoak Espainiako Estatuan

Bi pertsona hil dira Espainian beroagatik: 17 urteko gazte bat Kordoban eta 93 urteko gizon bat Valladoliden. Gainera, gizon bat larri eraman zuten atzo ospitalera Murtzian eta beste bat ere ingresatuta geratu da gaur Kordoban.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Araba Tutera Euskal Autonomia Erkidegoa Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Arabako Errioxa Bero-boladak