Gizartea -

Ingurugiroa

Getxoko Azkorri hondartza, adreiluaren mehatxupean

Greenpeacek Espainiako Estatuan hirigintza proiektuen mehatxu handiena duten 10 hondartza naturalen zerrenda egin du, eta tartean sartu du hondartza bizkaitarra.

Getxoko Azkorri hondartza. Argazkia: Unai Gana
Getxoko Azkorri hondartza. Argazkia: Unai Gana
Getxoko Azkorri hondartza. Argazkia: Unai Gana

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Greenpeacek Espainiako Estatuan hirigintza proiektuen mehatxu handiena duten 10 hondartza naturalen zerrenda egin du, eta tartean sartu du Getxoko (Bizkaia) Azkorri hondartza ezaguna.

Erakunde ekologistak salatu du EAE dela hirigintza presio handiena duen erkidegoetako bat Estatu osoan, Kataluniarekin, Valentziarekin eta Andaluziarekin batera.

Greenpeacek, Iraunkortasunaren Behatokiarekin elkarlanean, egin duen 'A toda costa 2019' txostenean agertzen denez, Estatuko kostako natur habitaten % 22,2ak ez du natur babesgune izaera.

Gobernuz Kanpoko Erakundeak azpimarratu du babesik gabe dauden kostako ekosistema gehienak Estatuaren iparraldean daudela.

Greenpeacek uste du "esfortzu handiagoa" egin beharra dagoela "biodibertsitatea babesteko politiketan", eta "kostan egin beharreko lanaren premiaz" ohartarazi du.

Azkorri hondartzari dagokionez, geologia, fauna eta flora aldetik duen balioa goraipatu du, eta duela 50 milioi urteko, Eozeno garaiko, haitzak dituela. Gainera, Geologia Zientzien Nazioarteko Batasunak garai hura aztertzeko munduko leku egokiena dela ere esan omen du.

Baina Greenpeacek uste du ekosistema mehatxupean dagoela, hondartzaren ondoko eremua urbanizagarri izendatu duelako Getxoko Udalak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Getxo berriak Gaurko albisteak Bizkaia EAE Hondartzak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Ekologia azken ordukoa GKEen albisteak