Gizartea -

Bero bolada

48 urteko mendizale britainiar bat larri, Erratzun izan duen bero kolpeagatik

Gizona zorabiatzen hasi da Kapelu gainean, eta ondoezik eraman dute helikopteroz Nafarroako Ospitalera.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

48 urteko gizonezko ingeles bat larri eraman dute Nafarroako Ospitalera, Erratzuko Kapelu gainean bero kolpea izan ostean.

Gizona ondoezik sentitzen hasi da, zorabiatuta eta bero kolpeen beste sintoma batzuekin, bere lagun batekin mendian zihoala. Bizkaiko beste mendizale batzuek topatu dituzte, eta horiek izan dira 112ra deitu dutenak, 12:50 aldera.

Egoeraz ohartarazi dutenek adierazi dute zaila zela bertara autoz iristea, eta bi orduko ibilbidea zegoela eurenganaino iristeko. Horregatik, helikopteroz joan dira erreskate taldeak.

Hasiera batean Elizondoko osasun zentrora eraman behar zuten gizona bertan arta zezaten, baina konortea galdu duenez, egoerak okerrera egin du eta Nafarroako Ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Eguraldia argazkiak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak