Gizartea -

Beroaldia

Hobera egin du bero-kolpeagatik Nafarroan ospitaleratutako gizonak

48 urteko gizonezkoaren osasun-egoerak hala jarraituz gero, datozen orduetan arnasketa lagundua kenduko diote.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bero-kolpe batek jota larri zegoen 48 urteko gizonezko ingelesaren egoerak hobera egin du Nafarroan, Zainketa Intentsiboetako Unitatean ospitaleratuta jarraitzen badu ere.

Nafarroako Gobernuko Osasun Saileko iturriek jakinarazi dutenez, gizonaren osasun-egoerak hala jarraituz gero, datozen orduetan arnasketa lagundua kenduko diote.

Gizona ondoezik sentitzen hasi zen, zorabiatuta eta bero kolpeen beste sintoma batzuekin, larunbat honetan bere lagun batekin mendian zihoala. Bizkaiko beste mendizale batzuek topatu zituzten, eta horiek 112ra deitu zuten, 12:50ak aldera.

Zonaldera autoz iristea zaila zela ikusita, helikopteroz joan ziren erreskate taldeak. Gizonak konortea galdu zuenez, Nafarroako Ospitalera eramatea erabaki zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Bero-boladak