Gizartea -
Sutea
Hiru lagun ospitaleratu dituzte Barakaldon izandako sute batean kea arnastu ostean
Arauti kaleko etxe abandonatu bateko bigarren solairuan piztu dira garrak, 07:00etan.
Agentziak | erredakzioa
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte gaur Barakaldoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Bagatza auzoko Arauti kaleko etxe abandonatu bateko bigarren solairuan piztu dira garrak, 07:00etan.
Suhiltzaileak bertaratu dira eta garrak amatatu dituzte, iturri horien arabera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea