Itxi

Gizartea

Trafikoa

Bi kamioik talka egin dute N-634an, Zornotzan, eta ilarak sortu dira

EITB.EUS

Kamioilari bat zauritu da. Horrez gain, gasolioa erori da bidera, eta errepidea itxi behar izan dute hori garbitzeko. Zirkulazioa txandaka bideratu dute.

0:29
Auto-ilara luzeak eragin ditu istripuak

Bi kamioik talka egin dute gaur goizean N-634 errepidean, Zornotzan (Bizkaia), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez. Istripuaren ondorioz, ilara luzeak sortu dira. Kamioilarietako bat zauritu egin da.

Ezbeharra 07:30 aldera jazo da, errepide horretako 85. kilometroan. Hasiera batean, Bilborako erreia itxi dute, eta txandaka bideratu dute zirkulazioa bestetik. Ondorioz, ilarak luzeak sortu dira bi noranzkoetan.

08:30ean, berriz, bidea guztiz zarratu behar izan dute garbitzeko, kamioietako baten gasolioa bidera isuri baita. Zirkulazioa AP-8tik bideratu dute. 08:45ean, erreietako bat ireki, eta ibilgailuak txandaka pasarazita bideratu dute zirkulazioa.

Kamioilarietako bat ibilgailu barruan geratu da harrapatuta, eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Zaurituta eraman dute ospitalera, baina ez omen dago larri.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena