Gizartea -

Herri Urrats Senperen

Iparraldeko ikastolen aldeko zita gaur, Herri Urratsen

Aurten bilduko den dirua Kanboko Salvador ikastola berritu eta handitzeko lanak finantzatzeko erabiliko dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtero legez, maiatzeko bigarren igandean Herri Urrats ospatuko dute Senperen. Aurten hilaren 8an, gaur egingo dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko jaia. Edizio honetan bilduko duten dirua Kanboko Xalbador ikastola berritu eta handitzeko lanak finantzatzeko erabiliko dute.

28 urte dira festa hau antolatzen dutela eta urtetik urtera arrakasta handiagoa izaten ari da. 70 000 pertsona inguru biltzen dira urtero euskara eta Seaskako ikastolak bultzatzeko.

Azken urte hauetan baina, Hegoaldeko euskaltzale gutxiago joan da festa honetara eta hori nabaritu egin da, bai bildutako diruari baita sortutako giroari begira ere. Aurten, beraz, denon parte-hartzea eta indarra behar eskatu dute Iparraldeko ikastolen aldeko festa garai batean bezain arrakastatsua bihur dadin. Euskaldun guztiek euskararen eta ikastolen alde bat egiteko deia egin dute.

Urtero bezala, gozatzeko aukera zabala izango da bertan: kontzertuak, umeentzako ekitaldiak, kirol ikuskizunak, bertsolariak, dantzariak...

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea