Gizartea -

Tratu txarrak

Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, amari eta anaiari heriotza-mehatxuak egiteagatik

Atxilotua gaur goizean utzi dute epailearen esku. Amak eta anaiak lehenago ere jarria zuten atxilotuaren aurkako salaketa, tratu txar psikologikoengatik.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

52 urteko gizon bat atxilotu du Gasteizko Udaltzaingoak, amari eta anaiari heriotza-mehatxuak eta irainak egitea leporatuta, Gasteizko Udalak ohar baten bidez jakitera eman duenez.

Erasoa ostegunean jazo zen, 15:30ean, Zaramaga auzoan. Antza denez, hirurek eztabaida izan zuten etxean, eta atxilotuak heriotza-mehatxuak eta irainak egin zizkien amari eta anaiari. Gizonaren jarrera oldarkorra ikusita, senideek 092 telefonora deitu zuten.

Amak eta anaiak lehenago ere jarria zuten 52 urteko gizonaren aurkako salaketa, tratu txar psikologikoengatik. Atxilotua gaur goizean utzi dute epailearen esku.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Araba Delituak Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz berriak Albisteak