Gizartea -

Donemiliaga udalerrian

Lagun bat zauritu da autoa errepidetik aterata eta trenbidean erorita, Mezkian

Istripuaren ondorioz, Adifek tren-zirkulazioa eten du. Geroago, zirkulazioa berrezarri dute, baina erreietako batean bakarrik.

Trenbide gainean geratu da autoa. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak Twitter
Trenbide gainean geratu da autoa
Trenbide gainean geratu da autoa. Argazkia: Arabako Suhiltzaileak Twitter

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako A-4007tik zihoan ibilgailu bat errepidetik atera eta irauli da Mezkia parean, Arabako Donemiliaga udalerrian, eta trenbidean erori egin da, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta SOS Deiak larrialdietarako zerbitzuek jakinarazi dutenez. Istripuaren ondorioz, tren-zirkulazioa etenda egon da. Gidaria zauritu da, eta Gasteizko Santiago ospitalera eraman dute.

Ezbeharra 13:55ak aldera jazo da. Argitu gabeko arrazoiengatik, Seat Ibiza auto bat errepidetik atera eta trenbidean erori da. Ertzaintza, suhiltzaileak eta anbulantzia bertaratu dira, eta gidaria ospitalera eraman dute.

Tren-zirkulazioa etenda egon da, bi noranzkoan. Autoa bertatik kendu dutenean, trenaren langileak katenaria-zutoia ikuskatzen ibili dira, tolestuta geratu baita. Azkenean, zirkulazioa berrezarri dute, baina erreietako batean bakarrik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Araba Gizartea Trafikoko telefonoak Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Arabako Lautadako kuadrilla