Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Emakume batek sexu-eraso bat salatu du Iruñeko sanferminetan

'Gora Iruñea' pataformak eta Indarkeria Sexistaren kontrako Emakumeen Plataformak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin dute igande arratsaldean sexu-erasoa gaitzesteko.

Sexu-erasoaren aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: EiTB
Sexu-erasoaren aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: EiTB
Sexu-erasoaren aurkako protesta, Iruñean. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Udalak gaitzetsi egin du 2019ko sanfermin hauetan gertatu den "ustezko sexu-erasoa", uztailaren 6tik 7rako gauean gertatu zena.

Erasoa aho batez errefusatu duten arren, talde politikoek ez dute gaitzespen adierazpen bakarra adostea lortu, eta bi adierazpen kaleratu dituzte. Batek EH Bilduren aurkako botoa izan du, eta besteak, Navarra Sumarena.

Navarra Sumaren, PSNren eta Geroa Bairen babesarekin onartutakoan, Udalak "gaitzespen irmoa eta erabatekoa" agertu du, eta "babes osoa" helarazi die "biktimari eta bere ingurukoei".

Testu horretan azaltzen dutenez, "beste behin ere, Udal honek erabateko gaitzespena agertzen du gure gizartean ematen den edozein eraso, indarkeria edo jarrera sexistaren aurrean, eta praktika horiek desagerrarazteko konpromisoari eusten dio, emakumeen segurtasuna hobetzearekin batera, euren eskubideak askatasunean egikaritu ahal ditzaten".

Gainera, herritarrei "eraso sexisten aurrean jarrera aktiboa" izateko eskatu diete, eta alda dezatela eredu kulturala, "jaien, gehiegikerien eta ohituren izenean erasotzailea ez justifikatzeko".

Beste adierazpenean ere, Navarra Sumak kontrako botoa eman duenean, biktimaren "eskubideak eta intimitatea errespetatzeko" deia egin dute.

Era berean, "erasotzailea babestu eta emakumeak erruduntzen dituen eredu kulturala" aldatzeko deia egiten du, eta gizonezkoei eskatzen die "emakumeek pairatzen dituzten eraso eta indarkeria mota guztiak amaitzeko konpromisoa" izan dezatela.

Bestalde, 'Gora Iruñea' pataformak eta Indarkeria Sexistaren kontrako Emakumeen Plataformak deituta, elkarretaratze zaratatsua egin dute igande arratsaldean sexu-erasoa gaitzesteko, 17:45ean Iruñeko Gaztelu Enparantzan.

------------------------------------

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Lehenak arrastoa uzten du fakturan eta telefonoan; bigarrenak, telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko argazkiak Entzierroa zuzenean Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Matxismoa gaur Feminismoa gaur Iruñeko Udala albisteak Sexu erasoak gaur