Gizartea -

KANTABRIA

Kantabriako leize batean galdutako hiru espeleologo katalanak kobatik atera dira

Larunbatean sartu ziren Cueto-Coventosa leizean, eta igandean, aurreikusitako orduan irteten ez zirela ikusita, horien kideek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten.

Arredondo, Kantabria. Argazkia: EiTB.
Arredondo, Kantabria.
Kantabrian hiru espeolologoren bila jarraitzen dute

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kantabrian, Cueto-Coventosa izeneko leize sisteman, Arredondo udalerrian, galduta zeuden 40 eta 50 urte bitarteko hiru espeleologo katalanak onik atera dira kobazulotik astelehen arratsaldean.

Erreskate taldeak 04:00ak aldera aurkitu dituzte hiru emakumeak, osasun egoera onean baina oso nekatuta. Kobazulotik 19:00ak aldera irtetea aurreikusita zegoen arren, lehenago irten dira. Medikuak espeleologoen zain izan dira kanpoan.

Cuetoko sarbidetik 01:00etan sartu diren hiru espezialistek aurkitu dituzte espeleologoak. Sarbide horren ondoan, 300 metro inguruko sakonera duen putzu handi bat dago, Europako handiena, eta miaketak hasi zituztenean inguru horretan bilatu zituzten emakumeak. Lau kidez osatutako beste talde bat ere goizaldeko ordu batean sartu da Cueto-Coventosako leize sisteman, Coventoseko sarbidetik, baina 08:00etan irten dira, desagertuen berririk gabe.

Emakumeak larunbatean sartu ziren Cueto-Coventosa leizean, eta igandean, aurreikusitako orduan irteten ez direla ikusita, horien kideek larrialdi zerbitzuetara deitu zuten. Horiek bilatzeko operatiboa igandean bertan abiatu zuten.

112 larrialdi zerbitzuak ohar bidez jakinarazi duenez, esperientzia handiko espeleologoak dira, eta ibilbidea egiteko materialaz hornituta daude. Dena den, lehen aldiz sartu dira bertara. Ibilbidea 12 ordutan egin daiteke, baina aurreikusitako denbora bikoiztu ere egin daiteke unean uneko zailtasun teknikoen arabera.

Kantabriako Babes Zibileko zazpi espezialistek osatu dute bilaketa operatiboa. Taldeetako bat (hiru adituz osatutakoa) Cuetoko sarbidetik sartu dira eta bigarrena (lau kidez osatutakoa), ostera, Coventosatik.

Larrialdi zerbitzuek zabaldutako informazioaren arabera, hiru espeleologoak atzeratuta zeuden edo istripuren bat izan zuten argitzeko jarri zuten martxan bilaketa operatiboa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia albisteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Desagertutako pertsonak gaur Kantabria gertakariak