Gizartea -

Erasoa

Seme homosexualari eraso egiteagatik haren zaintza kendu diote Gasteizko bikote bati

Ustez zauri larriak egin zizkion aitak semeari, makilaz jota, eta amak mehatxu egin zion "labana sartuko ziola" esanez.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko epaitegi batek 16 urteko semearen zaintza kendu dio bikote bati, homosexuala izateagatik gazteak jasotako erasoaren eta mehatxuen ondorioz.

Ustez zauri larriak egin zizkion aitak semeari, makilaz jota, eta amak mehatxu egin zion "labana sartuko ziola" esanez.

Hori dela eta, gaztea Arabako Foru Aldundiko epaitegi batera eraman dute, eta haren zaintzaz arduratuko dira bertan.

Aitari tratu txarrak eman izana leporatu diote; amari, berriz, arma zuriz mehatxu egin izana. Biek ala biek urruntze agindua dute orain.

Urtaranen gaitzespena

Bestalde, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak erasoa gaitzetsi eta "lotsagarritzat eta zentzugabetzat" jo du gurasoek semearen homosexualitatea ez onartzea.

Udalean bertan emandako prentsaurrekoan, Urtaranek argi utzi du Arabako hiriburuan LGTBI pertsona guztiek "eskubide guztiak" dituztela eta gainerakoen tratu bera jasotzen dutela: "Askeak eta berdinak dira".

"Gasteizek ez du gisa horretako erasorik, jarrerarik edota askatasunaren, berdintasunaren eta giza eskubideen aurkako erasorik onartuko", azpimarratu du "Gasteiz bezalako hiri moderno batean" horrelako gertaerek lekurik ez dutela adierazi ostean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Homofobia Albisteak Gurasoak