Gizartea -
Mallorcan
Ustez seme-alabak pederastei eskaintzen zizkien aita atxilotu dute
Atxilotua 32 urteko gizonezko bat da. 3 eta 9 urte arteko seme-alabei sexu gehiegikeriak egin eta grabatu izana leporatzen diote. Antza bideoak Internet sarean zabaltzen zituen ondoren.
Erredakzioa
Ustez seme-alabei sexu gehiegikeriak egin eta ondoren pederastei eskaintzeagatik 32 urteko gizonezko bat atxilotu du Poliziak Palman, Mallorcan.
Ikerketa iturriek jakinarazi dutenez gizonezkoa jatorriz alemaniarra da eta espetxeratu egin dute. Bere seme-alabei (3 eta 9 urtekoak) eta bikotekide izan dituenen seme-alabei gehiegikeriak egin izana leporatzen diote. Atxilotuak Colldady ''Aita aparta'' ezizena erabiltzen zuen Interneten.
Antza, erasoak bideoan grabatzen zituen eta ondoren Interneten zabaltzen zituen pederasten sareetan.
Ikerketa orain hilabete hasi zuten, Alemaniako enbaxadak sarean haur batzuei egindako sexu-gehiegikeriak azaltzen ziren bideo bat atzeman zuela ohartarazi eta gero.
Irudietan agertutako hainbat xehetasuni esker bideoak Mallorcan grabatuak izan zirela frogatu zuten eta erasotzailea bideoan agertzen zen haur horietako baten aita zela ikusi zuten, izan ere ume batek aita deitzen zion.&' || 'nbsp;
Ikerketaren arduradunek haurrek zein eskolatan ikasten zuten frogatzea lortu dute eta haurren amak irudietan agertzen den erasotzailea bere senar ohia dela azaldu du.