Gizartea -

Gipuzkoa

Ikertzaileek mutikoaren ama jo dute Azpetiko hilketaren ustezko egiletzat

Emakumeak arazo psikiatrikoak omen ditu. Bere buruari zauriak eragin zizkion eta Donostia Ospitalera eraman behar izan zuten.

Gertakariak jazo ziren Azpeitiko baserriaren inguruak. Argazkia: EFE
Azpeitiko baserriaren inguruak.
Gertakariak jazo ziren Azpeitiko baserriaren inguruak. Argazkia: EFE

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azpeitiko baserri batean asteartean hilda agertu zen lau urteko mutikoari gertatutakoa ikertzen jarraitzen du Ertzaintzak. Itota hil izanaren zantzuak topatu zituzten agenteek, eta hilketa gisa ikertzen hasi ziren. Lehen hipotesiaren arabera, ama da susmagarri nagusia

Emakumeak arazo psikiatrikoak omen ditu. Asteartean bere buruari zauriak eragin zizkion eta Donostiako Ospitalera eraman behar zuten, ebakuntza egiteko.

Larrialdietako zerbitzuek astearteko 18:00ak aldera jaso zuten abisua, baina etxera bertaratutako osasun langileek ezin izan zuten ezer egin umearen bizitza salbatzeko.

Umeak itota hil izanaren zantzuak zituen; ez, ordea, istripuz eragindakoak. Hori horrela, hilketa gisa ikertzen hasi zen Ertzaintza. Segurtasun Saileko iturriek gaur nabarmendu dutenez, ikerketak bide beretik jarraitu du.

Bien bitartean, gaur eguerdian egin dute Azpeitiko parrokian umearen aldeko hileta elizkizuna.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Gipuzkoa Azpeitia Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Erailketak