Gizartea -

Tratu txarrak

16 txakurren heriotza ikertzen ari dira Tuteran, 'abandonatuta' hiltzen uzteagatik

Animaliak pixkana hiltzen joan dira urtarriletik. Txakurtegi bateko burua eta beste lau pertsona izan daitezke erantzuleak.

Ikertutako txakurtegia. Argazkia: Foruzaingoa
Ikertutako txakurtegia.
Ikertutako txakurtegia. Argazkia: Foruzaingoa

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tuterako foruzainak 16 txakurren heriotza ikertzen ari dira 'abandonatuta' hiltzen uzteagatik. Txakurtegi bateko burua eta beste lau pertsona izan daitezke gertaeraren egileak.

Hainbat herritarren deia jaso ondoren abiatu zuten ikerketa, eta horri esker jakin dute Tuterako txakurtegi batean hainbat txakur egoera oso txarrean zeudela eta asko hil egin direla.

Lehen ikerketen ondorioz, agenteek usteltzen hasita zeuden 7 txakurren gorpuak aurkitu zituzten. Guztira, baina, 16 gorpu aurkitu dituzte azkenean.

Txakurrak horrela hiltzen uzteagatik, 6-18 hilabeteko zigorra jaso dezakete arduradunek. Horrez gain, epaileak errudun joz gero, akusatuek ezingo dute animaliekin lotutako lanik egin, ezta animaliarik izan ere.

Horrez gain, arau-hauste ugari aurkitu dituzte, beharrezko txertaketekin lotuta, besteak beste.

Animalia horien erregistroa ez izateagatik, espediente bat ireki dute, eta beste lau, berriz, animalia horiek amorruaren aurkako txertoa ez izateagatik.

Nafarroako Foruzaingoaren Ingurumen Brigadak hartu du bere gain gertatutakoa ikertzeko ardura.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Albisteak Nafarroa Tutera bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak albisteak