Gizartea -

Ezbeharra Asturiasen

Hil egin da Avilesko portuan orga batek harrapatutako 75 urteko euskal herritarra

Biktima erretiroa hartutako marinel bat da, eta Asturiasen oporretan zegoen. Orga batek harrapatu zuen ostiralean Asturiasko udalerriko postuaren instalazioetan.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ostiralean Avilesko (Asturias) portuan orga batek harrapatuta larri zauritu zen 75 urteko euskal herritarra hil egin da, La Voz de Aviles-ek jakitera eman duenez. Zauritua erretiroa hartutako marinel bat zen, eta Asturiasen oporretan zegoen.

Ibilgailua arraina eramateko kutxa handi bat garraiatzen ari zen. Argitzeke dauden arrazoiengatik euskal herritarra harrapatu zuen, eta zenbait metroz arrastaka eraman zuen.

Portuko instalazio barruan gertatu zen istripua, baina oinezkoak sar daitezkeen toki batean. Portuko Poliziak hartu du ikerketaren ardura.

Biktima hankan, saihets-hezurretan eta buruan zauritu zen, eta Asturiasko Unibertsitate Ospital Zentralean zendu da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Oporrak Asturias Harrapatzeak