Gizartea -

Abendua baino lehen

Heriotza Duinaren legearen aurreproiektua onartu du Gobernuak

Zainketa aringarriak ere arautuko dira. Aurreproiektuak ez du eutanasia legeztatzen baina gaixoari ematen dio bere bizitzaren inguruan erabakitzeko eskubidea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ministroen Kontseiluak Heriotza Duinaren eta Zainketa Aringarrien aurreproiektua onartu du gaur. Horren bidez, gaixo terminalen eta euren senideen eskubideak bermatu eta medikuei segurtasun judiziala eman nahi da.

Aurreproiektuaren txostenak gaixo terminalari eskaintzen dio "bere erabakiaren inguruko errespetu osoaren bermea".

Aurreproiektuak ez du eutanasia legeztatzen baina gaixoari ematen dio bere bizitzaren inguruan erabakitzeko eskubidea, "beharrezkoa izan gabe sufritu ez dadin".

Testuak zainketa aringarrien arduradun diren profesionalen segurtasun juridikoa ere arautzen du. Gaixotasunaren azken unean dauden lagunek etxean jaso ahal izango dituzte zainketa aringarriak.

Osasun Ministerioaren aurreikuspenen arabera, helburua legea urtea amaitu baino lehen onartu daiteke, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hilabete batera indarrean sartzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea