Gizartea -

Capital Bikes

Turistentzako bizikletak alokatzeko zerbitzua Gasteizko hirigunera helduko da

Florida parkean hartu eta utzi ahal izango dira bizikletak ostegunetik aurrera.

Ibilbideak bizikletan Gasteiztik. Argazkia: Gasteizko Udalak
Haur bat bizikletan
Ibilbideak bizikletan Gasteiztik. Argazkia: Gasteizko Udalak

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Turistentzako bizikletak alokatzeko zerbitzua Gasteizko erdigunera helduko da ostegunean, Florida parkera, hain zuzen. Bertan, hiria edo Eraztun Berdea ezagutzeko, bizikleta elektrikoak zein paseatzekoak edo kirol egiteko bizikletak alokatu ahal izango dituzte turistek.

Zerbitzua urrira arte egongo da martxan, Udalak azterketa pilotua abian jarri baitu hiria bizikletaz ezagutzeko turisten eskari nahikoa ote dagoen jakiteko. Zerbitzua Capital Bikesek emango du; horretarako 25 bizikleta banatu dituzte Florida eta Olarizu parkeetan zehar. Salburuko Atarian, berriz, beste 10 bizikleta elektriko utziko dituzte.

Zerbitzua ostegunetik igandera eta jaiegunetan eskainiko dute. Hala ere, nahi izanez gero, enpresarekin harremanetan jarrita, egun horietatik kanpo alokatzeko zein Eraztun Berdetik edo Arabatik ibilbide gidatuak egiteko aukera ere eskaintzen dute.

Horrela, Florida parkean, bi bizikleta elektriko, tandem bat eta 10 bizikleta arrunt izango dira, Amaia Barredo Mugikortasun zinegotziak eta Jhohans Ovalle Capital Bikeseko arduradunak astelehen goizean prentsaurrekoan azaldu dutenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Herriak eta Hiriak Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Bidegorriak Euskadin Gasteizko Eraztun Berdea