Gizartea -

Uholdeak

5,1 milioi euroko kalteak eragin dituzte uholdeek, Nafarroako Gobernuaren arabera

Kaltetuen, galeren eta zerga-salbuespenen berri eman du Nafarroako Gobernuak. Hala ere, Foru Gobernuaren laguntzak osagarriak eta subsidiarioak izango dira.

CaKalteak N-121 errepidean, Puiun, uholdeen ondorioz . Artxiboko argazkia: EFE
Kalteak N-121 errepidean, Puiun, uholdeen ondorioz
CaKalteak N-121 errepidean, Puiun, uholdeen ondorioz . Artxiboko argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Gobernuak uztailaren 8ko uholdeen kalteei aurre egiteko Foru agindua berretsi du asteazken honetan, Uxue Barkosen azken Gobernu bileran. Horrenbestez, uholdeek eragindako kalteak eta laguntzak ezarri dituzte.

Maria Solana Foru Gobernuko bozeramaileak prentsaurrekoan jakinarazi duenez, 5,1 milioi euroko kalteak eragin dituzte uholdeek laborantza sektorean.

Foru aginduak ere kaltetuek (pertsona fisikoak zein juridikoak) jaso ditzaketen zerga-salbuespenak ezartzen ditu. Halaber, zerga-salbuespenak eskaini dituzten herrietako udalei Gobernuak emango dizkien laguntzak zehaztu ditu.

Gainera, laborantza azpiegitura publikoetan, ureztatzaileen azpiegituretan eta nekazaritza zein abeltzaintza-ustiapenetan eragindako kalteak ordaintzeko deialdiak antolatuko dituztela iragarri du Foru Gobernuak. Halaber, eta negutegietan uholdeak direla eta lortu gabeko irabazia konpentsatuko dute.

Hala ere, Nafarroako Gobernuaren laguntzak osagarriak eta subsidiarioak izango dira, honako ordenan: harpidetutako aseguru-etxeen polizen konpentsazioa zein egoera horietarako ezarritako Espainiako edo Europar Batasuneko laguntzak.

Bestalde, kaltetutako herrien zerrenda eman du Nafarroako Gobernuak: Barasoain, Beire, Caparroso, Eslaba, Ezporogi, Garinoain, Ibargoiti, Itzagaondoa, Leoz, Lerga, Elo, Murillo el Cuende, Erriberri, Oloritz, Orisoain, Pitillas, Puiu, Zare, San Martin Unx, Tafalla, Uxue, Untzitibar eta Urrotz.

Teknikariek egindako lehen zenbatespenen arabera, laborantza azpiegituretan izandako kalteak 1,7 milioi eurokoak izan dira, eta ureztatzaileen elkarteetan, berriz, 420.000 eurokoak.

Bestalde, 4.619 hektarea gari soro kaltetu dira; hau da, 2,3 milioi euroko kalteak.

Alde batetik, harriabarrek kaltetutako 3.814 hektarea (zerealezko 3.389, mahastizko 384 eta olibadizko 41) daude; hau da, 1,5 milioi euroko kalteak. Bestetik, uholdeek beste 805 hektareatan kalteak eragin dituzte; hau da, 774.391 euroko kalteak.

Halaber, egiturazko elementuetan beste 700.000 euroko kalteak izan dira.

Bestalde, uztailaren 8an Nafarroako beste hainbat tokitan ekaitz bortitzek eragindako kalteak zenbatzeke daudela esan du Foru Gobernuak.

Ibaien garbitasunaren inguruan jasotako kritiken harira, Gobernua "arduratsu jokatzeaz gain, azkar eta modu egokian jardun dela" esan du Manu Ayerdi presidenteordeak; ibaiak garbitzeko eskarien harira, "iaz jasotako 23 eskaritatik 21 onartu zirela" zehaztu du.

Nekazari eta abeltzainen esanetan, berriz, uholdeek eragindako kalteak 15 milioi euro baino gehiagokoak dira:

15 milioi euroko galerak utzi dituzte uztaila hasierako uholdeek Nafarroan
15 milioi euroko galerak utzi dituzte uztaila hasierako uholdeek Nafarroan
15 milioi euroko galerak utzi dituzte uztaila hasierako uholdeek Nafarroan

1:36

Las pérdidas en la zona Media de Navarra podrían ascender a los 15 millones de euros
Las pérdidas en la zona Media de Navarra podrían ascender a los 15 millones de euros
Las pérdidas en la zona Media de Navarra podrían ascender a los 15 millones de euros

1:51
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Tafalla Hondamendi naturalak Albisteak Uholdeak Erriberri