Gizartea -
Abendutik zeuden bahituta
Aske utzi dituzte Somaliako piratek bahitutako bi marinel galiziarrak
Ingurugiro Ministerioak baieztatu du Jose Alfonso Garcia eta Alfonso Rey marinelak dagoeneko Pescamarren zaintzapean daudela, bost hilabetez bahituta egon ostean.
Erredakzioa
Jose Alfonso Garcia eta Alfonso Rey "Vega 5" arrantzontziko marinel galiziarrak aske gelditu dira Ingurugiro Ministerioko iturriek aditzera eman dutenez. Biak abenduan Somaliako piratek bahitu zituzten Mozambike parean.
Bi marinelak, "Vega 5" ontziko kontramaisua eta kapitaina, momentu honetan Pescamarren (Pescanovaren filiala) zaintzapean daude; zuhurtzia eta lasaitasuna eskatu dute dena den arrain kontserba enpresatik, marinelak etxera itzuli bitartean behintzat.
Garcia eta Rey ez zeuden "Vega 5" ontzian martxoaren 12an Indiako marinak somaliarrekin borroka bat izan ostean tripulazioko 24 kideetatik 13 askatu eta 61 pirata atxilotu zituenean.