Gizartea -
Gipuzkoa
Donostia Klasikoak hainbat trafiko aldaketa eragingo hirian eta inguruko errepideetan
N-634 errepidea moztuko dute Orio parean; baita Igeldorako igoera zein Jaizkibeleko mendatea ere.
eitb.eus
Abuztuaren 3an, Boulevarda 8:00etatik arratsaldeko 20:00etara moztuta egongo da. Trafikoarentzat goizetik itxita egongo den zonaldea, Colon pasealekua Askatasunaren Hiribidean hasi eta Boulevarderaino zabalduko da.
Emakumezkoen lasterketaren irteera dela eta, 9:30etik 11:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.
Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera. 11:30etik aurrera, trafikoa moztea aurreikusten da.
Gizonezkoen lasterketaren irteera dela eta, 11:00etatik 12:00etara Boulevarda, Hernani kalea, Askatasun Hiribidea, Zubieta Antiguarantz abiatzerakoan, guztiz itxita izango da.
Lasterketaren iritsierak hiriko sarreretan aldizkako hainbat mozketa eragingo ditu: Ategorrieta, Nafarroa eta Zurriola Hiribideak, Zurriola zubia, Reina Regente, Zubieta, Zumalakarregi (Añorgarantz), Tolosa hiribidea (Añorgarantz), Igara eta Igeldo igoera eta jaitsiera.
Mozketak eragin zuzena izango du garraio publikoan eta baita gainerako trafiko osoan ere.
Bestalde, Igeldora igo nahiz beheratzeko bideek trafiko mozketak jasango dituzte. Zehazki, trafikoa moztuta egongo da 11:30etik Igeldo, Cristobal Balenciaga eta Aita Orkolaga pasealekuetan erratz-autoa pasatzen den arte, 18:00ak inguru, bi norabideetan itxita egongo da. Dena den, bertan egongo diren Mugikortasun Agenteek ibilgailuen zirkulazioa ahalbidetuko dute 14:00etatik 15:20ra.
Halaber, N-634 errepidea moztuko dute Orio parean.